XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17.3.- KONPOSATU KIMIKOAK.

17.3.1.- FORMULAK.

Substantzia huts bakoitza formula batez adierazten da.

Substantzia hutsa molekula berdinez osaturik dagoenez gero, formulak molekula bat adierazten du.

Molekula bakoitza zenbakizko erlazio aldaezinean dauden atomo batzuz osaturik dago, horregatik formula bat idazterakoan, molekula osatzen duten atomoen ikurrak, mota bakoitzeko zenbat atomo dauden azaltzen duten azpiindizeez idazten dira.

1 azpiindizea ez da idazten.

Adibidez, uraren formula da; hots, ur-molekula, bi hidrogeno-atomoz eta oxigeno batez osaturik dago.

Azukrearen molekula urarena baino handiagoa da, bere formula da; hau da, karbono-atomoz, 22 hidrogeno-atomoz eta 11 oxigeno-atomoz osaturik dago.

Plastikoen eta proteinen molekulek milaka atomo izan ditzakete, eta zenbait birusenak ehun milaka.

Konposatu ionikoetan ez dago molekularik.

Orduan formulak ez du molekularen konposaketa adierazten, baizik eta sare kristalinoa osatzen duten ioien zenbakizko erlazioa.

Adibidez formulak adierazten duena zera da: Sodio klorurozko kristalean ioien kopurua eta ioien kopurua berdina dela.

17.3.2.- BALENTZIA.

Elementu guztien propietate kimikoak ez dira berdinak baina elementu batzuren propietate horiek antzerakoak izaten dira, elementu horien balentzia berdina delako.

Elementu baten balentziak bere konbinatze-ahalmena adierazten du.

Hidrogeno-atomoarekiko neurtzen da.

Atomo bat, konposatu bat osatzeko, hidrogeno-atomo bakar batez konbinatzen bada, bere balentzia I dela edo monobalentea dela esaten da.

Adibidez kloroa monobalentea da azido klorhidrikoan, bere formula denez.

Atomo bat bi atomo hidrogenoz konbinatzen bada, bere balentzia II dela edo bibalentea dela esaten da.

Adibidez: oxigenoa, .

Hiru edo lau hidrogeno-atomoarekin konbinatzen bada, tribalentea eta tetrabalentea izango da, hurrenez hurren.

III. taula / ez-metalen balentziak / taldea.